Covid19 | Datuak egunez egun

Ez da kutsaturik zenbatu azken 48 ordutan

Aiurri 2020ko abu. 5a, 13:06

Gipuzkoan kutsatuen kopuruak beheranzko joera hartzen ari da; izan ere, azken egunetan ez da kutsaturik zenbatu eskualdean. Hala ere, Bizkaian positibo eman dutenen kopurua nabarmen handitu da.

Atzo, 5.359 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 241 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 58 kutsatu zenbatu dira Araban, 155 Bizkaian eta 26 Gipuzkoan; 2 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela-eta bi hildako egon direla.

Behaketen emaitzak

Atzo 265 PCR egin ziren Urdulizko Ospitalean, Erandio Goikoa Batzokiko garagardotegiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Oraingoz 101 proben emaitzak ezagutzen dira, eta guztiak negatiboak dira. Gaur, 273 pertsonari egingo zaie proba.

Basurtuko Ospitalean, bestalde, 46 PCR egin ziren zuzenean Erandio Goikoako garagardotegiaren fokuarekin lotuta; guztiak negatibo. Eta 59 PCR proba egin ziren Fever diskotekaren fokuarekin lotuta; hauetatik 12 positibo. Atzo karpan egindako gainerako probak ez daude fokuekin lotuta. Gaur, 153 pertsonari egingo zaie proba.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!