Koronabirusa

Prebentzioan sakontzeko erregua

Aiurri 2020ko abu. 6a, 22:00

Murga Sailburua, Urkullu Lehendakaria eta Berraondo Sailburu-ordea

Osasun Sailak eguerdian emandako datuak ez dira batere onak. PCR bidezko positiboen kopuruak goruntz egin du nabarmen, eta Nekane Murga Sailburuak arduraz jokatzeko deia egin die herrikideei. Eskaera baino gehiago, erregua zen: "Jarduera soziala murriztu behar dugu. Ez da erosoa, bai ordea beharrezkoa. Lehenengo egoerara itzuli nahi ez badugu behintzat. Gure esku dago".

Euskal gizartea orokorrean heldutasunez jokatzen ari den arren, konfinamendu gogor bat igaro eta gero normaltasun berria posible dela pentsatzeak itsutu gaituela uste du Murga Sailburuak. Birusa hortxe jarraitzen duela eta kutsagarria dela gogorarazi du: "Gizarte harremanetan ezberdin jokatu behar dugu, pertsonen arteko harreman fisikorik ez da izan behar. Kontzientzia hori bizirik izan behar dugu, eta ahal den heinean hedatu. Izan ere pertsona bakoitza irtenbidearen parte da. Gure jokabidearekin, distantzia mantenduz eta eskuko garbitasuna eta maskararen erabilera areagotuz".

Martxokoarekin alderaketa egin badu ere, "oraingo honetan desiratutako oreka mantendu behar dugu. Ahalik eta jarduera handiena izan behar dugu, baina kutsatu berrien kopurua egonkortuz". Herraminta eraginkorrenak distantzia soziala eta maskara direla berretsi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!