Estelarrean lau pilotariek partida bikaina eskaini zuten. Jaialdia oso gustukoa izan zen eta baita binakako lehia ere. Urrizak eta Aizpuruk 34-40 irabazi zuten Etxarri-Barrenetxea bikotearen aurka. Partida oso berdindua egon zen. Gorriek agindu zuten 24-18ko markagailuan, baina 26nako berdinketaren ostean urdinek bost tantoko aldea hartu zuten (30-35), eta garaipena lortu zuten.
Urrizak 19 tanto eta huts bakarra egin zuen. Segurtasun hori funtsezkoa izan zen. Barrenetxeak sei tanto egin zituen sakean eta hamar piloteoan, baina lau falta ere egin zituen.