Koronabirusa

“Birusaren transmisioan guztiok dugu ardura indibiduala”

Aiurri 2020ko abu. 8a, 08:56

#Ezzaitezdesfasatu traola erabilita, Gurutze Gorriak gomendio-sorta luzatu du:

  • Erabili maskara.
  • Mantendu segurtasun-distantzia.
  • Ahal baduzu, leku irekietan geratu.
  • Garbitu sarri xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
  • Utzi maskara leku egokietan.
  • Saihestu pilaketak.
  • Saiatu aurpegia ez ukitzen.
  • Ahal baduzu, saihestu puntako orduak.
  • Kirola egiten duzunean, eutsi segurtasun-distantziari.

Larrialdia hasi zenetik, “Gurutze Gorriaren Erantzun” planak 50.000 pertsona ingururi eman die arreta alor ezberdinetan: Larrialdiak, osasuna, gizarteratzea, hezkuntza eta enplegua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!