Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion B multzoko txapelketa. Saldiasgo aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan utzi zuen (30-13).
Jokoan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz ixteko (30-13).
Juaneneak oro har hobekiago aritu zen partidan; 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta hutsegite bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.
Abuztuak 8ko partidak
1. Mirubia-Zubiri 40 Segurola-Aizpuru III 23
2. Juanenea 30 Larrañaga 13