Sareren "Izan Bidea" dinamikaren baitan Ernaik gazte ekimena antolatu du

Aiurri 2020ko abu. 10a, 11:54

Sare Herritarraren "Izan bidea" ekimenaren baitan gazte ekimena iragarri du Ernaik abuztuaren 29rako. 

Erronka berri bat finkatu zuen Sarek uztailean; Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometroko bidea egitea; guztira, 3.127.326 kilometroko bidea hain zuzen. "Etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea".

"Izan bidea, ibiltarien sarea" izenburupean Sarek abian jarri duen dinamika berriak helburu garbia du; hau da, "euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz". Oinez, bizikleta gainean, korrika, dantzan eta edozein modutara egin daitekeen ekimena da. 

Ekimen honekin bat egitea erabaki du Buruntzaldeako Ernaik, "Abuztuaren 29an "Izan Bidea" dinamikarekin bat eginez, gazte ekimena burutuko dugu".


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!