Atzo, 4.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 353 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 64 kutsatu zenbatu dira Araban, 204 Bizkaian eta 75 Gipuzkoan; 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 12 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.
Araban, hiru foku daude irekita:
Aguraingo Kokolo taberna, 142 PCR eginda eta 3 positibo.
Kilimanjaro diskoteka, 27 PCR eginda eta positibo bakarra.
Xixilu jatetxea. 492 PCR orain arte, eta 10 positibo.