Atzo, 6.618 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 569 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 75 kutsatu zenbatu dira Araban, 402 Bizkaian eta 72 Gipuzkoan; 20 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 9 pertsona ZIUn daude.