Juaneneak partida guztiak nagusitasunez irabazi ditu. Ansa II.a bezalako aurkari baten aurka maila ezin hobea erakutsi eta "erraz" gailendu zuen aurkaria. Juaneneak argi utzi zuen, gehiago izan zen aurrelarien lehian eta partida bikaina jokatu zuen.
Piloteoan bikain aritu zen. Pilotakada biziak eta oso indartsuak jaurti zituen, punpalasterrak bikain egin zituen, ondo defendatu zuen eta ezker paretarekin ere jokatu zuen piloteoan 20 tanto egiteko. Urnietarra saiatu zen, baina pilotari abiadura eman arren, ez zuen Juanenea menderatzea lortu.
Larunbatean Ansak Goikoetxearen aurka jokatuko du; Goikoetxeak irabaziko balu Juanenearen aurka aukera izango luke, baina Saldiaskoak galduz gero txartel erdia izango du finalaurrekorako.