Salvador Illa Osasun ministroak neurri berriak iragarri ditu; horien artean, tabernak eta jatetxean 01:00ean ixtearena edota kalean erretzearen debekua, bi metroko segurtasun neurria bermatu ezin bada.
Aisialdiz gain, neurri berriak beste eremu batzuetan ere eragina du; esaterako, zaharren egoitzetan, lanean hastear daudenei edota oporretatik itzuli direnei PCR probak egingo zaizkie. Zaharren egoitzetan, mailaka antolatuko dituzte bisitak jende pilaketarik ez egoteko.
Espainiako Osasun ministroak zenbait gomendio ere eman ditu; besteak beste, gertukojendearekin biltzea, harremanak murriztea eta hamar pertsonatik gorako taldeetan ez biltzea.