Atzo, 5.636 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 321 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 72 kutsatu zenbatu dira Araban, 185 Bizkaian eta 53 Gipuzkoan; 11 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 17 pertsona ZIUn daude.