Atzo, 7.928 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 510 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 86 kutsatu zenbatu dira Araban, 316 Bizkaian eta 81 Gipuzkoan; 27 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 30 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 19 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, abuztuaren 10tik 16ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta hildako 3 egon direla.