Koronabirusa

Zenbait neurri ezarriko dira egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta

Mikel Arberas 2020ko abu. 19a, 13:48

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezingo da hamar pertsona baino gehiagoko bilkurarik egin, eta kalean erretzea galarazita egongo da segurtasun distantzia mantentzeko aukerarik egon ezean. Beste zenbait eremutan ere neurriak ezarriko dira. Jaurlaritzak azaldu duenaren arabera, eremu jakin batzuetan neurri "zorrotzagoak" ere jar ditzakete.

Hamar pertsona gehienez

Jaurlaritzak kezka adierazi du jende pilaketen inguruan; beraz, pilaketa hauek murriztu eta ekiditeko asmoz, kaleko edozein eremutan ezin izango dira hamar lagunetik gora elkartu; neurri hau tabernetan, jatetxeetan eta txokoetan ere ezarriko da. Aisialdi eremuetako bisitak ere 10 pertsonakoak izango dira gehienez.

Ostalaritzari zuzendutako neurriak

Neurri berriek bi egoeratan eragingo diote ostalaritzari: ordutegiari eta edukiari dagokionez. Tabernak eta jatetxeak Madrilek ezarritakoaren arabera 01:00etan itxi beharko dituzte eta gauerditik aurrera ezingo da bezero berririk sartu. 

Edukiari eta segurtasun distantziari dagokionez, 1,5 metrokoa egon beharko da, ez soilik mahaien artean, baita mahai bateko bezeroaren eta hurrengoaren artean ere. Horrez gain, eserita bakarrik konsumitu ahal izango da. Nabarmendu beharra dago barran bertan kontsumitzea baimenduta egongo dela, betiere bezeroak eserita badaude eta segurtasun distantzia mantentzen bada. Jatetxeetan une berean gehienez 60 lagunek jan ahal izango dute.

Gaueko aisia

Gaueko aisialdiari jarritako neurrien arabera, diskotekan, gaueko tabernak eta dantzalekuak itxi egingo dira. Horrez gain, gazte lokalak erabiltzea ere debekatuta egongo da.

Erretzea

Eremu publikoetan erretzea debekatuta egongo da bi metroko distantzia mantentzeko aukerarik ez badago. Errez gero, kea arnastu eta botatzeko soilik kendu ahal izango da maskara edo musukoa.

Kale aisia

Igerileku publikoetako eta pribatuetako edukiera % 60ra murriztuko da, eta debekatuta egongo da bertan hiru ordutik gora egotea. Kaleko edatea ere debekatuta egongo da.

Ehorzketak

Neurri berriek ehorzketetan ere eragina izango dure; izan ere, gehienez, 30 lagun bildu ahal izango dira espazio ireki zein itxietan.

Eguneraketak egingo dira Jaurlaritzak adierazitakoaren arabera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!