Atzo, 4.711 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 453 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 43 kasu zenbatu dira Araban, 246 Bizkaian eta 140 Gipuzkoan; 24 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 27 pertsona ZIUn daude.
Positibo kasuak azken hiru egunetan:
- Urnieta: Ostiralean bakarra.
- Amasa-Villabona: Larunbatean positibo bakarra eta igandean bi.
- Asteasu: Igandean bi positibo.
- Zizurkil: Larunbatean positibo bakarra eta igandean bi.