Atzo, 5.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 477 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 55 kasu zenbatu dira Araban, 271 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan; 19 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 29 pertsona ZIUn daude.