Atzo, 8.753 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 764 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 131 kutsatu zenbatu dira Araban, 365 Bizkaian eta 243 Gipuzkoan; 25 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 31 pertsona ZIUn daude.