Koronabirusa

14 urtetik gorakoek astebete beranduago egingo dute buelta ikasgeletara

Aiurri 2020ko abu. 28a, 13:11

Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

DBH 3 eta 4, eta Batxilergoko ikasleak irailak 15ean egingo dute buelta ikasgeletara; lanbide heziketa irailaren 14tik aurrera hasiko da, pixkanaka era mailakatuan irailean zehar. Horrez gain, Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera. Nabarmendu beharra dago Hezkuntza Sailak  1.000 irakasle gehiagoren kontratazioa aurreikusten duela.

Honako informazio hau helarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak: 

  • Ikasturte hasiera era mailakatuan egingo da:
    • Irailaren 7tik aurrera: Haur eta Lehen Hezkuntza, eta DBHko 1 eta 2. mailak
    • Irailak 15: DBH 3 eta 4, eta Batxilergoa
    • Lanbide Heziketa: 14tik aurrera hasiko da, pixkanaka era mailakatuan irailean zehar
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
  • Ikastetxe bakoitzak erreferentziako Erakunde Sanitario Integratu (ESI) bat izango du
  • Hezkuntza Sailak 1.000 irakasleren aparteko kontratazioa aurreikusten du, errefortzu handiagoa behar duten ikastetxeetarako

Hasteko datak

Aurtengo ikasturtearen hasierarako onartutako eskola-egutegiak irailaren 7tik aurrera izan behar zuen hasiera orokorra. Baina pandemiaren bilakaerak geletarako itzulera mailakatua izatea gomendatzen du. Horrela, egutegia honela geratzen da ezarrita:

  • Haur eta Lehen Hezkuntza eta DBH 1 eta 2: ikasturte hasiera irailaren 7tik aurrera (ikastetxe bakoitzak aurrez ezarria zuen egutegiaren arabera).
  • DBH 3 eta 4, eta Batxilergoa: ikasturte hasiera irailaren 15ean.

Lanbide Heziketari dagokionez, tailerrak eta lantokietako praktikak antolatu beharra dela-eta, ikasleak irailean zehar bueltatuko dira, honako egun hauetan hasita:

  • Goi-mailako Lanb. Heziketa:
    • Maila: irailak 14
    • Maila: irailak 16
  • Erdi-mailako Lanb. Heziketa:
      • Maila: irailak 21
      • Maila: irailak 23
  • Oinarrizko Lanb. Heziketa:  
    • Lanbide Heziketako ikastetxeetan ematen bada:
      • Maila: irailak 28
      • Maila: irailak 30
    • Udalen zentroetan ematen bada:
      • Maila: irailak 14
      • Maila: irailak 16
Informazioa eguneratu egingo da Hezkuntza Sailak argitaratzen duenaren arabera
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!