Javier Urrizak aurrerapauso handia eman du Kutxabank txapelketako finalean sartzeko, finalerdietako ligaxkako hirugarren partidan Aritz Juaneneari irabazi ostean (30-20). Garaipen honekin Urrizak zortzi puntu lortu ditu eta ligaxkako azken partidan 24 tanto egitea nahikoa du irailaren 19ko finalerko txartela eskuratzeko.
Berdinketak etengabeak izan ziren 11 tantora arte. Urrizak sei tanto egin zituen jarraian 17-11 jartzeko, baina Juanenea ez zegoen puntuak oparitzeko eta 20-11 hurbildu zen berriro. Urrizak Juaneneak baino eskarmentu handiagoa zuela erakutsi zuen.
Biak bikain aritu ziren piloteoan, sendo eta ia akatsik gabe. Urrizak, beti bezala, ez zuen puntu oparitu. 22 tanto egin zituen, beste sei sakez eta hiru hutsegite. Juaneneak ere hiru huts bakarrik egin zituen, baina 13 tanto egin zituen eta beste lau sakez.