Iruña Veleiako bidegurutzea

Patxi Aznar Bellido 2020ko abu. 31a, 09:07

© Wikipedia

Epaiketa justu bat eskatzen zuen abokatu kurdua, hau da, Ebru Timtik, gose greba luze baten ondoren, hil egin da. Egia da, afer honetan turkiako presidentearen jarrera itxia ez zela lagungarria izan denbora gutxitan lau gose grebalari hil baitira.

Bestalde, eta zorionez, munduko beste zonade batean Celestino Cordova aktibista maputxearekin, beste gose greba bat egiten zenarekin, ez da gauza bera gertatu gobernu txiletarrak jarrera malgua eduki duelako, eta honen eskaera batzuk onartu baititu.
 
Orain Eusko jaurlaritzak Iruña Veleiako auzia konpontzeko eta 40 bat egun irauten dituen gose grebarekin amaitzeko bi bide ditu: lehenengoa da Txileko gobernuko irtenbide elkarrizketatua, kasu honetan nahikoa izango bailitzateke ostrokak laborategi independiente batean aztertzearekin, eta indusketa beste aditu independienteekin jarraipena ematearekin, eta bigarrena da Erdoganen pauso okerrak jarraitzea, honek ekar ditzakeen ondorio larriekin, bai gose grebalarietarako edo euskal ondarerako!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!