Atzo, 7.163 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 445 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 89 kutsatu zenbatu dira Araban, 194 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan; 16 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.