Atzo, 8.887 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 546 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 91 kutsatu zenbatu dira Araban, 246 Bizkaian eta 163 Gipuzkoan; 46 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, abuztuaren 24tik 30ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 27 hildako egon direla.