Atzo, 9.145 proba egin ziren, eta, haietatik, 605 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 53 kasu zenbatu dira Araban, 360 Bizkaian eta 165 Gipuzkoan; 27 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 47 pertsona ZIUn daude.