Atzo, 9.841 proba egin ziren, eta, haietatik, 705 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 122 kasu zenbatu dira Araban, 357 Bizkaian eta 217 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude.