Zabalik da Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan parte hartzeko aukera

Ainhoa Gil 2020ko ira. 7a, 10:22

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.

Bertso-paperak e-mailez soilik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Horretarako, helbide elektroniko honetara bidali beharko dira urriaren 11 baino lehen: info@hernandorena.eus. Informazio guztia hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak gunean aurki daiteke. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du. Argibideetarako: 656 743 741 edo info@hernandorena.eus 

Lehiaketa lau mailatan bereizita dago: 

1.- Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako ikastaldeentzat.

2.- Gaztetxoen maila: 2005 urtean edo geroztik jaiotakoentzat.

3.- Gazteen maila: 2004 eta 2002 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne).

4.- Helduen maila: 2001 urtean edo aurretik jaiotakoentzat. 

LANAK 

1.- Gelen arteko mailan, Tolosaldeko ikastetxeetako gela bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran. 2.- Gaztetxoen mailan, parte-hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran. 3.- Gazteen mailan, parte hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko, gutxienez, sei bertso idatzi beharko dira. 4.- Helduen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko, gutxienez, zortzi bertso idatzi beharko dira. 

GAIA Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak. Bertso guztiek euskaraz idatzita egon beharko dute, Euskal Herriaz kanpotik bidalitakoek barne. 

LANAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA Bertso-paperak e-mailez soilik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Horretarako, helbide elektroniko honetara bidali beharko dira urriaren 11 baino lehen: info@hernandorena.eus Bertso-sortak aurkezterako garaian, bi dokumentu bidali beharko dira: 1.- Bertso-sorta. Dokumentuaren izena bertso-sortaren izenburua izango da eta parentesi artean, egilearen izengoitia idatzi beharko da. Adibidez: Gure katuaren festa (Mendigoizale) 2.- Izen-emate orria, osatuta. Dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da. (Izen-emate orria aurrez deskargatu). Adibidez: Mendigoizale 

SARIAK 

EPAIA ETA SARI-BANAKETA Epaimahai lanak HARITUZ TOLOSALDEKO BERTSOZALE ELKARTEAK egingo ditu. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat hutsik gera daiteke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira. Hernandorena K.E.ak 2020ko azaroaren 9an jakitera emango ditu epaimahaiak izendatu dituen irabazleak. Sari banaketa 2020ko abenduaren 4an egingo da Zizurkilgo Herrigunean, osasun-egoeraren baitan zehaztuko den toki eta ordutan. 

LANEN JABETZA Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Hernandorena K. E.ak eskubide osoa izango du lan horiek argitaratzeko. Lan saritu baten egileak bere bertsoak argitaratu nahiko balitu, Hernandorena K. E.aren baimena beharko du. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!