Andoaingo historia ezagutzeko bisitaldi gidatua, larunbatean Behemendiren eskutik

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 8a, 08:00

Behemendi Donostialdeko landa-garapenerako elkarteak sei bisitaldi antolatu ditu, datozen asteetarako. Tokian tokiko bereizgarriei heldu nahi diete, ondarean eta historian sakontzeko helburuarekin.

Bisitaren iraupena ibilbidearen arabera izango da eta aldez aurretik erreserbatu behar da donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatziz edo 656 70 52 43 telefono zenbakira deituz.

Irteerak

Andoain. Irailak 12

“Buruntza mendiko magaletik Zumearainoko eliza eta dorretxeen inguruko historia eta istorioak ezagutuko ditugu”.

Urnieta. Urriak 10

“Adarramendi inguru paregabeaz gozatu eta bertan dauden aztarna megalitikoak ezagutzeko aukera izango dugu”.

Prebentzio neurri guztiak hartuta antolatuko dituzte sei saioak: “Segurtasun neurri batzuk bete beharko ditugu COVID-19 aren hedatze arriskuak saihesteko. Musukoa eramatea beharrezkoa da, segurtasun distantziak mantenduko dira eta partaideen kopurua gehienez ere 9 pertsonakoa izango da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!