Atzo, 6.836 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 397 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 27 kasu zenbatu ziren Araban, 216 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan; 8 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.