Covid19 | Datuak egunez egun

Prebentzioan sakontzeko mezua helarazi dute Andoaingo eta Urnietako Udalek

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 11a, 09:54

Ohar banatan, Andoaingo Udalak lasaitasunerako mezua zabaldu nahi izan du. Urnietakoak, aldiz, kezka agertu du. Bi kasuetan prebentzio neurrietan sakontzeko deialdia egin dute.

Azken hiru asteetan Andoaingo eta Urnietako positiboen kasuetan gorakada nabarmena izan da, Euskadi osoan. Eta horren ondorioz igoera hori pairatu da eskualdean. Uda hasierarekin alderatuta, oso bestelakoa izaten ari da panorama. Egia da PCR proba askoz gehiago egiten direla orain. Baina ziurgabetasuna handia da, eta okerrenean jarrita udazkenean edo neguan positiboen kopurua askoz handiagoa izan daitekeenaren beldurra dago. Horrek pertsona eta familia asko bakartzea ekar dezakeelako.

Herenegun Andoainen 9 kasu positibo antzeman zituen Osakidetzak. Udalak, atzo zabaldutako oharraren arabera, lasaitasunerako mezua nabaldu zuen.

Urnietan azken egunetan ez da kasu nabarmenik izan, baina abuztuaren erdialdetik hona kasu positiboak ugaritu egin dira. Ekitaldiz beteriko hilabetea izaten da irailekoa, eta panorama honetan ospakizun guztiak bertan behera geratuko direla iragarri dute. Kezkatuta agertu dira egoerarekin.

Urnietako Udalaren oharra

“Urnietan eman den Covid 19 positibo kasuen gorakadaren aurrean, Urnietako Udalak kezka adierazten du. Izan ere, azken asteetan 30 kutsatze kasu berri baino gehiago eman dira. Eta atzo Osasun Sailak emandako datuen arabera 63 kasu izan dira herrian hilabete hauetan guztietan.

Halere, positibo eman duten pertsona horien artean ez dago loturarik, eta hortaz, ez dago broterik momentuz. Pertsona horiek berrogeialdian daude etxean eta beraiekin harreman zuzena izan dutenak ere bai, prebentzio neurri gisa emaitzak ezagutu arte.

Beraz, kontuz eta tentuz ibiltzen jarraitu behar dugu, erantzukizunez jokatzen, birusa herrian dagoelako eta gehiago zabaltzea ekiditeko babes eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea ezinbestekoa delako.

Sintomarik izanez gero Urnietako osasun-zentrora deitu: 943 00 66 80

Izan gaitezen arduratsu, guztion osasuna dago jokoan”.

 

Andoaingo Udalaren mezua

“Azken egun hauetan, Andoainen COVID-19 positiboak igotzen ari dira. Horregatik, Andoaingo Udala Osasun Zentroko arduradunarekin jarri da harremanetan eta jakinarazi digutenez elkarrekin zerikusirik ez duten kasuak dira, eta garrantzitsuena, oraingoz Andoainen fokurik ez dagoela. Halaber, jakinarazi digute zifra horiek espero daitekeenaren barruan daudela, egunero egiten diren PCRen kopurua dela eta. Horregatik, herritarrei lasaitasun mezua bidali nahi diegu. Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu guztiok arduratsuak eta zuhurrak izan behar dugula”.

 

HERRIA

  IRA 1 IRA 2 IRA 3 IRA 4 IRA 5 IRA 6 IRA 7 IRA 8 IRA 9 IRA 10

ANDOAIN

  0 4 1 0 2 2 0 9 3 -

URNIETA

  3 0 5 5 1 0 0 2 0 -

 

Gomendiak osasun alerta egoeran:

  • Musukoa erabili momentuoro.
  • 1,5 metroko distanziak errespetatu.
  • Eskuak maiz garbitu.
  • Jende pilaketak ekidin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!