Era berean, hezkuntza presentzialerako eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituela Jaurlaritzak. Hala ere, aitortu du deigarria dela Euskal Autonomia Erkidegoa izatea ikasturte hasieran greba egiten den erkidego bakarra.
Osasun krisiari dagokionez, denon konpromisoaren beharra azpimarratu du: "Osasun arriskuez gainera zailtasunak izango ditugu gure bizitzaren arlo askotan: ekonomiaren eta enpleguaren arloan, hezkuntzan, osasun arloan. Zailtasunak arlo emozionalean. Denok joko gaituen egoera berri bat da, eta denon arteko konpromisoa eta elkarlana beharko dugu. Jaurlaritzak argi dauka erakunde, gizarte-ordezkari eta herritarren arteko konpromisoa beharko dela egoera zail honi aurre egiteko".
Jaurlaritzaren lehen ehun egunetarako helburu nagusien berri eman du, agerraldi berean: Gobernu Programa, lege egutegia eta 2021eko aurrekontuaren jarraibide ekonomikoak zehaztea.