Pandero eta txalaparta ikastaroak, Loatzo musika eskolaren eskutik

Aiurri 2020ko ira. 16a, 17:14

Loatzo musika eskolak bi ikastaro eskainiko ditu urritik aurrera: txalaparta jotzen ikastekoa batetik, eta panderoa astintzen trebatzekoa bestetik.

Txalaparta ikastaroa Zizurkilen eskainiko da Atxulondo kultur etxean, ostiraletan 16:30etik aurrera. Pandero ikastaroa, berriz, Altzon izango da asteazkenetan 19:00etatik aurrera. Ikastaroen iraupena: urriak aren 5etik otsailaren 26ra luzatuko da.
 
Izen-ematea online egin behar da  www.loatzo.eus webgunean, irailaren 21etik 25era.
 
Informazio gehiago: 943 692619.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!