Erremontea

Endikak profesional mailako lehen finalerako txartela lortu du Juaneneari irabazi ostean

Aiurri 2020ko ira. 20a, 15:10

Endika finaletik gertu geratu izan da beti, baina gaur arte ez zuen inoiz Kutxabank Tornoko finalerako sailkapena lortu. 23-30 irabazi dio Juaneneari eta emaitza horrekin datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du final handia.

20-19ra arte Juanenea joan zen aurretik, baina Saldiasko atzelariak amaierararte indarra gorde zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. 20-19tik 20-25era pasa ziren, 0-6ko partizialarekin; garaileak abantaila erabakikorra eskuratu zuen.Amaieran Juanenea itzaliago egon zen jokoan eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu zitzaion. Endikak bere esperientzia baliatu zuen irabazteko.
 
Peloteoan berdintasun haundia egon zen eta defentsa sendoa erakutsi zuten bi pilotariek; jokaldi ikusgarriak ere eskaini zituzten. Sakea ez zen erabakiorra izan, eta ez batak ez besteak ez zuten min askorik egin, piloteoa nagusitu zen finalerdian. Juneneak txapelketa bikaina egin burutu du, baina ezin izan du azkenean finalera sailkatu.
 
Galarretan giro ezin hobea sumatu zen, izan ere, jendetza gerturatu zen bi pilotariak animatzera. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!