Koronabirusa

Zizurkil eta Adunan zerbitzua eskaintzen duen haurreskola itxi egin dute denboraldi batez, Koronabirusa dela eta

Aiurri 2020ko ira. 21a, 13:23

Euskadiko ikastetxe askotan gertatu bezalaxe, hezkuntza mailara ere iristen ari dira positibo kasuak. Zizurkil eta Adunan zerbitzua ematen duen Kuttuna haurreskolako lantaldeak berriki iragarri duenez, haurreskola prebentzioz itxi egin behar izan dute.

Kuttuna haurreskolako hezitzaile taldeak honako mezua zabaldu du: "Duela egun batzuk esan genizuen zein pozik ginen denbora luzearen ostean Kuttuna haurrez beteta zegoelako, baina nahi eta espero baino lehenago ateak itxi behar izan ditugu. Haur baten positibo bat dela eta etxean gaude denok beharrezko probak egin, haurreskola desinfektatu eta berriz itzultzeko irrikitan. Denok ondo aurkitzen gara eta hori da garrantzitsuena. Animo denori, eta aurrera. Helduko dira garai hobeak."

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!