Izan Bidea ekimena mendiz mendi zabaltzeko deia

Aiurri 2020ko ira. 26a, 11:01

Urriaren 3an 650 mendi tontorrera igotzeko asmoa agertu du Sare ekimenak

Izan Bidea ekimenak euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde gauden herritarrak batu asmo ditu, urratsak emanez, bidea izan gaitezen. Gizarte aktibazioa eta instituzioekiko lanketa uztartuz, auzi honi behin betiko aterabidea eman nahi diogulako.

Horretarako une aproposa dela uste dugu; euskal jendartearen eta instituzioen adostasuna dugu preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko. Denok ozen esan dugu, Euskal Presoak Euskal Herriratzeko garaia dela. Bidea egiten jarraitu behar dugu.Eta bide hori batera egiteko, datorren urriaren 3an inoizko erronka handiena ezarri diogu gure buruari. Guztion artean, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorretara gure aldarria eramatea. Ekimen eder eta esanguratsua egitea da gure asmoa, argi erakusteko urratsak emateko prest gaudela, maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behin betiko amaitzeko. Datozen egunetan xehetasun gehiago eskainiko ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!