Eskualdeko zenbait herritan topaketa feministak egin dira

Aiurri 2020ko ira. 24a, 16:27

Andoainen, Lasarten, Hernanin eta Usurbilen topaketa feministak egin dira Buruntzaldeako Neska* Gazteak taldearen eskutik. 

Bertan feminismoarekin eta berdintasunarekin lotutako ekintzak burutu zituzten, besteak beste, jokoak, serigrafia tailerrak eta pankarten margotzea. Harrotu eta erein! lemapean etorkizunari begira ekimen gehiago egingo dituztela nabarmendu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!