Kilometroak Astea, egitaraua
- Irailak 28-urriak 3: ‘Kilometroak historian zehar’ erakusketa Zizurkilgo kultur etxean.
- Urriaren 3ra arte: ‘Mendimetroak’ egitasmoa. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo inguruetan barrena egiteko sei ibilbide, LHko haurrek nahiz DBHko gazteek egin ahal izateko. Ibilbideak maila bakoitzera egokituta daude.
- Urriak 1, osteguna: ‘Biharko Euskal Eskola’ mahai-ingurua, 19:00etan Amasako kultur etxean. Parte-hartzaileak: Hik HAsi, OinHerri eta Euskal Herriko Ikastolak.
- Urriak 2, ostirala: Pello Mari Otaño bekaren aurkezpena, 18:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean. Ondoren, Zirtotsak bertso saioa Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Anjel Mari Peñagarikano. Gidari eta gai-jartzaile: Amaia Agirre.
- Urriak 3, larunbata: 12:00etan, sei urtetik gorako haurrentzat ‘Kalean otso, etxean uso’ antzezlana Villabonako Errebote plazan. (Eguraldi txarragatik Txermingo ikastolako ganbaran). 20:00etatik aurrera, Andoni Ollokiegiren kontzertua leku berean.
- Urriak 4, igandea: Lekukoaren emate-ekitaldia Zizurkilgo Joxe Arregi plazan 11:00tatik aurrera. 12:00etan, Zubimusuko komunitateari zuzenduta, ‘Zer ginateke gure amona eta aitonarik gabe?’ izenburupean, Kilometroak zikloari itxiera emateko ekitaldia Zubimusuren Txermingo eraikinean.
Egungo egoera kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da ekitaldi guztietarako aurrez sarrera eskuratzea. Bertso saiorako sarreren prezioa 10 eurokoa izango da. Kontzerturako, haurren emanaldirako eta igandeko omenaldirako sarrerak doan izango dira, baina doako ekitaldietarako ere sarrera beharko da; aforoa mugatua izango delako.
Ekitaldietarako sarrerak:
- Bertso saiorako sarrerak: www.kilometroak.eus, Zizurkilgo Iriarte etxean eta Villabonako Amasa kafetegian.
- Kontzerturako, haurren ikuskizunerako eta omenaldi ekitaldirako sarrerak: www.kilometroak.eus webgunean.
Sarrerak kilometroak.eus helbidean eskuratu nahi dituztenek, ekitaldi bakoitzerako prestatutako galdetegia beharko dute, bertan zehazten diren datu guztiak zuzen beteta. Behin datuak beteta, email bat jasoko dute izena ematen dutenek, eta email hori ekitaldiaren sarreran erakutsi beharko dute.
Bertso saiorako sarrerak Iriarte Etxean zein Amasa kafetegian eskuratzen dituztenek, berriz, sarreran bertan horretarako zehaztutako gunean bakoitzaren izen-abizenak eta telefonoa idatzi beharko dituzte.