Covid19 | Datuak egunez egun

Urnietan zenbatu da eskualdeko kasu bakarra

Aiurri 2020ko ira. 30a, 13:08

Gipuzkoan positiboek gora egin duten arren, eskualdean kasu gutxien zenbatu den eguna izan da gaurkoa. Nabarmendu beharra dago, Andoainen azken hiru egunetan ez dela kasurik zenbatu.

Atzo, 9.741 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 432 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 83 Araban, 198 Bizkaian, 138 Gipuzkoan; 13 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 21etik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.

PCR POSITIBO BERRIAK IRAILAK 28-27

HERRIA

IRA 28 IRA 29 IRA 30 URR 1 URR 2 URR 3 URR 4

ANDOAIN

0 0          

URNIETA

0 1          

ZIZURKIL

2 0          

VILLABONA

2 0          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

GIPUZKOA

99 138        
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!