Covid19 | Datuak egunez egun

Sei kasu zenbatu dira Urnietan eta bana Amasa-Villabona eta Zizurkilen

Aiurri 2020ko urr. 1a, 13:59

Bizkaian kasuak nabarmen jaitsi dira, Gipuzkoan, berriz, positiboek gora egin dute; eskualdean Urnietan 6 kasu zenbatu dira. Azpimarratu beharra dago, Andoainen azken lau egunetan ez dela kasurik zenbatu.

Atzo, 10.969 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 385 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 63 kasu zenbatu dira Araban, 138 Bizkaian eta 175 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.

PCR POSITIBO BERRIAK IRAILAK 28-27

HERRIA

IRA 28 IRA 29 IRA 30 URR 1 URR 2 URR 3 URR 4

ANDOAIN

0 0 0        

URNIETA

0 1 6        

ZIZURKIL

2 0 1        

VILLABONA

2 0 1        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

0 0 0        

GIPUZKOA

99 138 175      
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!