Karabana solidarioa

Aiurri 2020ko urr. 2a, 15:27

Sahararen aldeko Karabana solidarioa martxan jarriko dute urriaren 5ean Asteasun. Geldialdi ezberdinak egingo ditu karabana horrek eskualdean barrena. Adunan izango da urriaren 7an, eta Zizurkilen urriaren 10ean. Saharako kanpamentuetara bidaltzeko material ezberdinen bilketa egitea da karabanaren xede nagusia.

Eskolarako materiala, eskularruak, gel hidroalkoholikoak eta musukoak, haur eta helduentzako pardelak, eta 8-12 urte bitarteko umeen neguko arropa bildu nahi dute, Saharako kanpamentuetara eraman ahal izateko. Hauexek dira Aiztondoko hitzorduak:

Asteasu

Urriak 5, astelehena. 17:00-20:00

Aduna

Urriak 7, asteazkena. 17:00-20:00.

Zizurkil

Urriak 10, larunbata. 10:00-12:00

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!