Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen bi kasu zenbatu dira eta Urnietan bakarra

Aiurri 2020ko urr. 8a, 12:41

Gipuzkoan positibo eman dutenen kopuruak gora egin duen arren, eskualdean hiru kasu soilik zenbatu dira. Horietatik bi Andoainen eta bakarra Urnietan.

Atzo, 10.314 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 454 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 58 kasu zenbatu dira Araban, 195 Bizkaian eta 192 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 29 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 5-11

HERRIA

URR 5 URR 6 URR 7 URR 8 URR 9 URR 10 URR 11

ANDOAIN

3 2 2        

URNIETA

1 1 1        

ZIZURKIL

0 0 0        

VILLABONA

2 2 0        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

0 0 0        

GIPUZKOA

112 180 192      
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!