Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean bost kasu zenbatu dira azken 24 ordutan

Aiurri 2020ko urr. 9a, 12:55

Gipuzkoan positiboek goruntz egiten jarraitzen dute; bestalde, eskualdean bost kasu soilik zenbatu dira; Andoainen, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bakarra bakoitzean, eta Urnietan bi.

Atzo, 9.502 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 458 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 61 kasu zenbatu dira Araban, 199 Bizkaian eta 191 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 5-11

HERRIA

URR 5 URR 6 URR 7 URR 8 URR 9 URR 10 URR 11

ANDOAIN

3 2 2 1      

URNIETA

1 1 1 2      

ZIZURKIL

0 0 0 1      

VILLABONA

2 2 0 1      

ASTEASU

0 0 0 0      

ADUNA

0 0 0 0      

GIPUZKOA

112 180 192 191    
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!