PCR probak areagotu dituzte Villabonako eta Zizurkilgo adinekoen egoitzatan

Aiurri 2020ko urr. 15a, 07:54
©Matia

 

Aldundiak bart zabaldutako oharraren arabera, prebentzioagatik 1.500 PCR proba egiten ari dira Tolosaldean, Goierrin eta Urola aldean. Tartean, Villabonan eta Zizurkilen

Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak jakinarazi duenez, “urriaren 9tik 16ra bitartean, Aldundiko eta DYAko profesionalek osatutako taldeek 1.500 PCR proba baino gehiago egingo dituzte udalerri horietako egoitza-zentroetako erabiltzaileen eta langileen artean, birusa zentro horietan sartzea prebenitzeko eta, hala badagokio, detektatu eta hedapena geldiarazteko”.

Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko, eta “Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentro guztietan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanean, uztailetik hona, Aldundiak eta DYAk 24.000 PCR proba baino gehiago egin dituzte”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!