Covid19 | Datuak egunez egun

18 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 11 berriro ere Andoainen

Aiurri 2020ko urr. 15a, 12:51

Gipuzkoan datuak kezkarriak dira, izan ere, positiboek goruntz egiten ari dira azken egunetan; eskualdean, 18 kasu zenbatu dira, horietatik 11 Andoainen, 4 Urnietan, 2 Amasa-Villabonan eta bakarra Zizurkilen.

Atzo, 10.890 proba egin ziren, eta, haietatik, 679 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 77 kasu zenbatu dira Araban, 291 Bizkaian eta 303 Gipuzkoan; 8 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 51 pertsona ZIUn daude.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 12-18

HERRIA

URR 12 URR 13 URR 14 URR 15 URR 16 URR 17 URR 18

ANDOAIN

1 11 11        

URNIETA

1 1 4        

ZIZURKIL

0 0 1        

VILLABONA

0 1 2        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

0 0 0        

GIPUZKOA

224 186 303      
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!