Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Osasun sailburu Gotzone Sagardui arduratuta agertu da pandemiak Euskadin azken egunotan utzi dituen datuak ikusita. Egoera "kezkagarria" dela aipatu du eta prebentzio neurriak hartzera deitu du gizartea, "guztion esku" baitago positiboen igoera gelditzea. Hiru neurri hartzeko dei egin du: distantzia soziala mantentzea, musukoaren erabilpena eta eskuak garbitzea.