Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko Zaintza eta Kontrol programaren koordinatzaileak oso argi hitz egin zuen: “Kasuak igo dira azken egunetan eta arrazoien artean familia eta lagunen arteko bilerak daude. Kutsadurak murriztea guztion esku dago. Beharrezkoa da topaketak ahalik eta gehien mugatzea eta indarrean dauden neurriak errespetatzea”.