R0 delako adierazleak COVID-19aren kutsatze aukera neurtzen du. Munduko Osasun Erakundearen arabera, kopurua 1etik gora denean, pandemia gorunzko joeran dago. 1etik behera, aldiz, pandemia murriztuz doala adierazten da. Gipuzkoan egunez egun kopurua goruntz doa, eta gaurkoan 1,45ean kokatu da. Kutsatzeak zabaltzen ari dira, beraz. Kutsatu bakoitza beste zenbait lagun kutsatzen ari da, beraz.
Kutsatze kopuruak, ondoko herriekin alderatuta
Tolosan Asuncion Klinikak bere jarduera nabarmen murriztu du, bertan agerraldi bat izan delako. Azken 4 egunetan 33 kasu positibo agertu dira. Andoaingo datua ez da hain ezberdina. Azken lau egunetan 29 kasu. Urnietan, berriz, 14.
Semaforoa laranja, Andoainen
Osasun Sailak 14 eguneko inzidentzia tasa neurtzeko "Semaforoa" deitzen dion sistema garatu du. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan berdea (0-60), horia (300-499) eta gorria (500etik gora) erakusten ari da. Andoain laranja kolorez jantzita agertzen da gaurkoan.
Andoaingo Udalak lasaitasunerako mezua zabaldu du, ohar bidez. Datuok, ordea, erakusten dute adi eta zentzuz jokatu behar dela.