Egoerara egokitutako sentsibilizazio kanpaina

Aiurri 2020ko urr. 17a, 09:56

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Katxalin elkarteak urtero kanpaina antolatzen du. Pandemia garaia saihestu ezinik, aurtengoa ezberdina izango da. Birtualki laguntza emateko aukera izango da, katxalin.kinendu.com webgunearen bidez.

Bi hitzordu nagusi bereiztu behar dira:

  • Urriak 17-25: Katxalin Martxa Solidarioa, modu birtualean egingo dena.
  • Urriak 19: Bularreko minbiziari buruzko jardunaldia.

 

Aurtengo martxa solidarioaren edizioan 25.000 km gainditu nahi dira eta, horrela, bularreko minbizia ikertzeko dirua biltzen jarraitu nahi da.

 

Maite Peñak Gizarte Politikako foru diputatua: "Beharrezko laguntza eta ulermena eskaintzen diezue esperientzia berberetatik igaro diren emakumeei, bai eta haien familiari eta ingurukoei ere; lan hori txalogarria eta oso garrantzitsua da".

Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria bularreko minbiziaren baheketen inguruan aritu da. 1995ean martxan jarri zutenetik aurtengo ekainera arte, Programak 2.742.181 zitazio baino gehiago eta 2.193.076 mamografia egin ditu, eta 10.392 minbizi hautematea ahalbidetu du, horietako gehienak aldi goiztiarretan. Gainera, % 83,6k bularraren tratamendu kontserbatzaile ez-inbaditzailea jaso zuen. Ehuneko hori urtez urte hazten ari da, eta hori urrats handia da.

 

Iaz, behaketa-programaren bidez 598 tumore berri hauteman zituzten

 

Marea arrosa

Maite Valle Gipuzkoako Bularreko eta Ginekologiako Minbiziak Kaltetutako Emakumeen Elkarteako kideak egun hauetako ekimena aurkeztu zuen: Helburua pertsona bakoitzak 5 km egitea da, 25.000 km-ra iritsi arte, Biodonostiari bularreko minbizia ikertzeko bideratuko zaion dirua biltzeko. Izena emateko esteka hau erabil daiteke: https://katxalin.kinendu.com/, eta martxa birtuala urriaren 25ean amaituko da.

Era berean, Katxalinek balkoiak eta leihoak arrosa kolorez apaintzeko deia egin du, eta urtero bularreko minbiziaren inguruan antolatzen duen foroa streaming bidez jarraitu ahal izango da urriaren 19an, 18:00etan, Youtube bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!