Koronabirusa

Gipuzkoan egoerak okerrera egin duela eta Jaurlaritzak neurriak iragarri ditu

Aiurri 2020ko urr. 17a, 15:10

Positibo eman dutenen kopuruak goruntz jarraitzen du. Azken hilabeteetako daturik kezkagarrienak helarazi ditu Eusko Juarlaritzak eta, ondorioz, neurriak hartu dituztela jakinarazi dute.

Jaurlaritzak helarazitako datuak

Atzo, 10.867 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 841 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 84 kasu zenbatu dira Araban, 321 Bizkaian eta 430 Gipuzkoan; 8 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 51 pertsona ZIUn daude.

Neurri berriak

Gotzone Sagardui Osasun sailbauruak neurri berriak iragarri ditu:

  • Bilerak edo jende elkarketa sei pertsonetara mugatu dira.
  • Elkarte gastronomikoak edo txokoak itxi egingo dira.
  • Tabernen eta kultura ekitaldien edukiera erdira jaitsiko da (%50eko murrizketa)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!