Maitane Irurtzunek eta Gorka Duranek hirugarren postua eskuratu dute Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Aiurri 2020ko urr. 19a, 09:30
Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.

Larunbatean ospatu zen 44. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Segurako Baratze pilotalekuan. Lehen aldiz aurkeztu dira Oinkari dantza taldeko Maitane Irurtzun adunarra eta Gorka Duran billabonatarra, eta Guillermo Areizaga sari berezia eskuratu dute; debutarien artean ondoen sailkatzeagatik.

Bideoa: Goierriko Hitza.

*7. minututik aurrera ageri da dantzan Oinkari dantza taldeko bikotea.

Gorka Duran eta Maitane Irurtzun dantzariak saria eskuetan dutela. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.
Amasa-Villabonako Beatriz Unzue alkatea eta Garazi Bengoetxea kultur zinegotzia txapelketa ikustera joan ziren. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!