Azken egunetako positiboen gorakada nabarmena dela eta, ikustear da zein neurri berri ezartzen dituzten. Aurreko astean iragarri bezala, LABI delakoak hainbat neurri proposatu nahi zituen: Besteak beste, ekitaldietan aforoa erdira murriztea, bilerak sei lagunera mugatzea edota ostalaritzako ordutegien itxiera aurreratzea.
Berriki jakin denez Auzitegi Nagusiak atzera bota du sei pertsonen bilkura galerazteko intentzioa. Gehienez ere, erakunde publikoak gomendioa luza dezakeela ondorioztatu dute epaileek. Inolaz ere, agindua.