Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen eta Urnietan indarrean sartuko diren neurri berriak

Jon Ander Ubeda 2020ko urriaren 23a

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen. Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.

Gomendio orokorrak:

  • Mugimenduak herrigunera mugatu.
  • Sartu-irteeren arrazoia: Lana, ikasketak, zaintza eta ezinbestekoak diren kasuetan.
  • Gizarte bizitza talde egonkorrera mugatu.
  • Familia edo gizarte mailako topaketak bertan behera utzi.
  • Toki itxietan egiren diren topaketak bizikidetza tald egonkorrera mugatu.

 

Neurri orokorrak:

  • Kirol jarduerak bertan behera utzi dira.
  • Kirola bakarka baino ezingo da egin.
  • Haur-parkeen, parke publikoen eta terrazen erabilera debekatzen da, 21:00etatik 08:00etara.
  • Alkohola saltzea debekatuta dago 21:00etatik 08:00etara.
  • Janari dendak, farmaziak eta gasolindegiak kenduta, gainerako merkatalguneen itxiera 21:00tarako egin behar da.

 

Ostalaritzan eragin handia izango du neurriak:

  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.
  • Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.
  • Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!