Covid19 | Datuak egunez egun

Lehendakariak alarma-egoera deklaratzeko eskaera egin dio Espainiako Gobernuari

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 24a, 09:16

Pandemia hedatu doala ikusita, eta Jaurlaritzari juridikoki ezarri zaizkion mugak ikusita, aklarma-egoera ezartzeko eskaera egin du Iñigo Urkullu Lehendakariak.

 

Lehenik eta behin, pandemiaren hedapena eta azken egunotan gertatzen ari diren kasu positiboen areagotzea. Joera horrek datozen egunetan ere jarraituko duelakoan. Bigarrenik, Eusko Jaurlaritzak ikuspuntu juridikotik dituen mugak. Muga horiek atzoko Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoak berretsi zituen. Hirugarrenik, datozen aste hauetan ezinbestekoa izango da neurri berriak eta murritzaileak hartzen jarraitzea.

“Pandemiaren bilakaerari erantzun egokia eman behar diogu, euskal gizarte osoaren osasuna bermatzeko. Lehentasun honi erantzuteko hartu dugu gaur aurkezten dudan erabakia”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!